Nola eraiki denontzako heziketa fisikoa?
Galdera honen inguruan hausnartzeko eta beronen inguruan aurkitutako literatura partekatzeko sortu da blog hau. Ikerketa parte-hartzaile baten testuinguruan kokatua dago bertan jorratuko den materiala eta edonoren eskura jarri nahi izan dugu .
Ikerketa proiektu honen arduradunak Itsaso Nabaskues Lasheras (Jarduera Fisikoa eta Kirola Doktorego Programa, Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saila, UPV/EHU), Oidui Usabiaga Arruabarrena (Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saila, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea, UPV/EHU) eta Oyvind Forland Standal (Oslo and Akershus University College of Applied Sciences, Norbegia) dira. Halaber, Hezkuntza eta Kirola Fakultateko irakasle zein ikasleek beraien ekarpenak egiteko plataforma izango da.