Atal honetan guztionatzako heziketa fisikoa sortzeko bidean, 2-3 jarduera proposatuko zaizkizue urria-martxoa bitartean.
JARDUERA 1: IRAKURKETA ETA HAUSNARKETA
Helburua
- · Abilezia Heziketa Fisikoan nola ulertzen eta eraikitzen den ezagutzea.
- Abileziaren inguruko ulermenak sortzen dituen ondorioez hausnartzea.
Baliabide pedagogikoa
·
Edublog: http://heziketafin.blogspot.com.es/
Zereginak
1.
Artikulua irakurri aurretik, hurrengo bideoa ikustea
gomendatzen da:
1. Bideoa: Abileziaren
inguruko oinarrizko kontzeptuen azalpena (10 min)
2.
Edublogean eskegi ditugun 3 artikuluetatik bat aukeratu
eta irakurri.
3.
Artikulua irakurri eta gero ondorengo galderei erantzun.
a.
Zein artikulu irakurri duzu?
b.
Zein da artikuluaren helburua?
c.
Parte-hartzaileak nortzuk dira?
d.
Abileziaren inguruan ulertu duzuna kontutan hartuz, zure
iritzia eman.
e.
Esanguratsua edo deigarria egin zaizun esaldi edo pasartea(k)
adierazi.
4.
Galderen erantzuna hurrengo bilerara ekarri.
·
Bilerarako data proposamena: Azaroak 26 – Abenduak 15
bitartean.
·
Azaroak 20ko astean zuekin harremanetan jarriko gara data zehazte
aldera.
·
Ikerketan parte hartzen gauden 14 ikasleok bilera elkarrekin egingo
dugu.
Oharrak
- Irakurgaietan ohar batzuk gaineratu ditut, irakurketa erraztuko dizuelakoan.
- A Aukera: Ingelesez irakurtzea hasieran kosta badezake ere, terminologiarekin familiarizatzen zoazten heinean, testuaren nondik norakoa ulertzeko gai izango zarete. Ez bazaizue gustagarri edo erraza egiten, emaitzak eta ondorioak bakarrik irakurtzen saiatu zaitezkete.
- B Aukera: 2 lagunek artikulu berdina irakurri eta gero ulertu duzuena elkar partekatzean datza. Galderak ere binaka edo hirunaka erantzun ditzakezue.
- Online hiztegia, norbaitek beharko balu: http://www.wordreference.com
- Edozein zalantza/argibide behar baduzue idatzi lasai edo Oiduiren bulegotik pasa!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina